XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LINO, ERRETRATISTA ta IJITOA.IJITOA: Zu... zu... (
ERRE.: Aurrera... (¡Au dek ichura ona!).
IJITOA: Aizu...¿emen al da ze ori?.
ERRE.: Ez da itzik ere.
¿Zer esan nai dezu?.
IJITOA: Egiten diran zereko ze oiena emen al dan.
ERRE.: ¡A! Erretratoak esan naiko dezu.
IJITOA: Ori da.
Merke egingo dirazu ¿e?.
ERRE.: Bai gizona, bai.
IJITOA: Oso beartsua naiz ta....
ERRE.: Jarri zaite pixka batean.
IJITOA: Ez daukat astirik egoteko.
Berealaxe nai nuke.
ERRE.: ¡Auxen dek pazientzia...! Bereala ezin liteke.
IJITOA: ¿Ezetz? Orduan, egindako orietako bat eramango det.
ERRE.: ¿Baña zer diozu, gizona? ¿Beste baten erretratoa nola emango dizut ba?.
IJITOA: ¿Zer ajola dio? Bat aukeratzera noa.
ERRE. (Zoroa baño areago dea au).
Baña gizona, ¿zure erretratoa ala besterena bear dezu zuk?.
IJITOA: Nerea.
ERRE.: Ta oiek beste batzuenak dirala ¿ez al dezu ikusten?.
IJITOA: ¿Bai? Nerea aukeratzera noa orduan.
ERRE.: (Gizon onek zoratuko nau).
Gizona, ez zazula orren beste astakeri esan....
IJITOA: Aizu: nik ez det gero astakeririk esaten, e, ta kontu, bestela makilla onekin burua ausiko dizut.